XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Autonomismo zatikatzailearen bidean gogotsu eta borondate onez abiatu zirenak ohartu berri dira mailaz maila igo behar zen mailadi horretan ez gora ez behera geratzeaz gainera, mailadi horrek Euskal Herriaren askatasunera ez daramala.

Euskal Herriaren aldeko apostu erabatekoa egina dugunok, gure aldetik, prest gaude iragan hurbil hori gainditu eta ilusioz beterik proiektu berri batetan elkarrekin aurrera egiteko.

Zergatik gaude aukera berri baten aurrean?

Hemen dugu bada Euskal Herria bere etorkizunaren atarian berriro ere.

Baina ez ote da borondatekeria hutsa egoera berri baten atarian gaudela uste izatea!

Euskadi Ta Askatasunak, bizi dugun egoeraren berrikuntza nagusienak ongi hausnartu ondoren hartua duen erabakiaren oinarrian dagoen azterketa eskeintzen du ondoko lerrotan:

Alde batetik, urteotako borrokari esker, gizarte sail berriak independentziaren aukerara hurbildu dira.

Nagusiki, azken sei urteotan ezagutu den garapena azpimarratu beharra dagoela uste dugu.

Erresistentzia jarreratik eraikuntza praktika batetara igaro bait gara.

Nabarmenarazi nahi dugu, bizi dugun egoera hobe honen iturria ezker abertzaleko kide aunitzen bihotzabaltasunean eta gizartean txertaturik aurrera daraman borroka antolatuan dagoela.

Geure borrokaren azken helburuak erdiesteko bidean, azken urteotan burututakoa egin behar den guztiaren urrats txiki berri bat da.

Ez dezala nehork pentsa zereginak, lanmoldeak eta beste ere hobetu behar ez direnik.

Baina on egiten du noizean behin, laudorio eta lausengak hain gutxi maite dituen Ezker abertzaleak bere buruari aitor diezaion egindako lanak merezi zuela eta bide onean abiarazia dugula askapen borroka.

Bestetik, egoera aldakor honetan zeresan nagusia du KAS Alternatiba zahartuaren lekua hartu duen Alternatiba Demokratikoa gizarteratu izana.

Bake proposamen berri horren bidez, oinarri oinarrizko kontzeptu eraginkor bat hedatu da hiru urteotan.

Herriari hitza ematearen beharra, Herriak hitza berreskuratu eta hitz hori errespetatzea.

Gai izan gara berriro ere, Euskal Herriak Espainia eta Frantziarekin duen gatazkaren muina politikoa dela gizarteratzeko.

Agintaritza espainiar eta frantsesaren zilegitasun demokratikoa kolokan jartzeaz gain, kontzeptu positibo bat landatu dugu geure baratzean, euskal demokraziarena.

Gatazka gainditzeko edozein demokratek defendatu beharreko gutxiengo demokratikoak (Autodeterminazioa eta Lurraldetasuna) finkatu dira, egoera demokratikoa eskuratuz gero, norberak bere proiektua garatzeko baldintza berdintsuagotan aritzeko aukera zabalduz.

Eta ezker abertzaleak bere berezko proiektu politiko eta soziala garatzeko bidea libratu du.

Egoera berri honetan nabarmentzen dugun ondorengo aldaketa, mendean hartzen gaituzten bi Estatuek askatasunaren bidean oztopo gisa inposatutako egitura instituzional zatikatzaileen porrota da.